miércoles, 28 de febrero de 2018

Euskarazko literatur solasaldia / Tertulia literaria en euskara

(2018/02/28) Ana Malagon-en "Gelditu zaitezte gurekin", urteko euskarazko lehendabiziko solasaldian, idazlearekin batera. Ane Mayoz-ek dinamizatuko ditu 2018ko euskarazko literatur solasaldiak.

(28/02/2018) "Gelditu zaitezte gurekin" de Ana Malagon, en la primera tertulia en euskara del año, junto con la autora. Ane Mayoz dinamizará las tertulias literarias en euskara de 2018.

miércoles, 21 de febrero de 2018

"Zaldi beltzak zeruan", Txomin Peillen

Laburpena. "Ipuin liburua duzu hau, ipuin beltzak agertzen dituena. Gauaz ibiltzen dana liburuaren hiru kapitulu hasteko eta bortz ipuin segidan. Lehenago idatzi bazuen ere, 1967an argitaratu zuen Txomin Peillenek Gauaz ibiltzen dana nobela beltza, bertze zenbaitzurekin batean aitzindaria izanik. Nobelaren hiru kapitulu dituzu eskura liburu honetan, intrigako pasarte argigarriak. Omenaldi gisakoa da 50 urte bete dituen nobelari. Horrekin batean bertze bortz ipuin, beltzenetan beltzenak eta ongi girotuak, horietako bakarra aitzinetik argitaratua. Herentzia batekin desagerpen baten berri duen anaiaren bilaketa; mafiako buruaren hilketa eta ordezkoarengatik lehia; Milanon ondarearekin batean arrebaren joko zikina ezagutzen duenaren ibiltzeak; lan bila dabilen gazteak familietan gertatzen diren zikinkeriak deskubritzen; hildakoekin lanean eta bizidunekin jostetan aritzen den lege-medikua…" (Pamiela)

viernes, 16 de febrero de 2018

Plazer baduzu... / Si te apetece...

Plazer baduzu eta oraindik egin ez baduzu, ezagut ezazu zure herriko liburutegia... Hauxe da Lezokoa: Andreone.

Si te apetece y no lo has hecho todavía, descubre la biblioteca de tu pueblo... Esta es la de Lezo: Andreone.