martes, 21 de marzo de 2017

Xanti Zabalaren “Udaberriz” liburua

Gaur betetzen dira bost urte Xanti Zabala “Lexo” bertsolaria hil zela (Lezo, 1942 – Irun, 2012). Haren bertsopaperak 2013an argitaratu ziren: Udaberriz; Auspoa Liburutegiko liburu ederra, jendaurreko emanaldiak biltzen dituen CDa bere baitan dakarrena. Jaiotetxea, garai batean benta izandako Gaintxurizketa baserria desagertu zen, baita idazlea bera ere, baina oroimenak bizirik iraungo du altxor txiki horri esker. Gizon apal, zintzo eta abertzale baten lekukotasuna.
Liburua 2013ko martxoaren 27an auzkeztu zuten, Lezoko udaletxeko batzar aretoan. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta honako hauek izan ziren partehartzaileak: Ainhoa Zabalo, garaiko alkatea; Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko garaiko kultura zuzendaria; Nikolas Aldai, liburuaren editore eta iruzkin egilea; Pello Esnal, liburuaren koordinatzailea; Nikolas Zendoia, bertsolaria; eta Abel Zabala, Xantiren semea. Aurkezpeneko audioa entzuteko klikatu hemen: UDABERRIZ LIBURUAREN AURKEZPENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario